HARREMANETARAKO: 34 635 70 87 46 bidatour@gmail.com
Bisiten hizkuntzak: euskara gaztelania frantsesa. Beste hizkuntzetarako, kontsultatu.
HONDARRIBIAN
Hondarribiko historia oso lotuta dago itsasoarekin, bere mugako kokapen estrategikoarekin, bere iragan militar eta komertzialarekin,...
Bere historia eta sekretuei buruz gehiago jakin nahi duzu? Puntaletik Porturaino egindako ibilaldi batean, eta hirigune historikotik igarota, ezagutuko dituzu: herriaren oinean zegoen portu primitiboa, gotorlekuak, bale arantzaleen istorioak, Bidasoko kontrabandoa. Pertsonaia ospetsuak eta ez hain ospetsuak ezagutuko dituzu. Arrantzaleen auzoa eta bere arima erakutsiko dizkizut: Magdalena ermita, Kaizarra kaia,...
2,5 orduko ibilaldia herrian zehar, herriaren iragan ezezaguna ezagutzeko.
Bisita pribatuak 97 €-tik aurrera, ordutegiak bezeroak aukeratuko ditu.
Badakizu Hondarribiak harresi bat baino gehiago izan duela? Gaur egun miresten duguna ez da bere Erdi Aroko harresia? 1203an sortu zenetik gotortuta, bertako harriek mendeetako historia kontatzen digute. Erdigune historikoak oraindik ere jauregiak eta apainduradun etxeak gordetzen ditu, pertsonaia ospetsuen sehaska. Lortu informazio gehiago bertako biztanleei eta herriaren historiari buruz.
2 orduko ibilbidea, Hondarribiko hirigune historikoa oinez bisitatuko dugu eta bertako sekretu asko ezagutuko ditugu.
Bisita pribatuak 77 €-tik aurrera, ordutegiak bezeroak aukeratuko ditu.
IRUN
Irun ezezagun handia da, baina 2000 urte baino gehiagoko historia dauka. Erromatar Oiassorekin identifikatzen da eta 1203tik 1766ra, Irun-Uranzuko Unibertsitatea Hondarribiari atxikita egon zen. Alor politiko, ekonomiko eta militarrean eskumen propioa mantendu zuen, eta horrek izaera berezia eman zion.
Ibilaldi honetan historia horren zati bat ezagutuko dugu: Junkal eliza, Urdanibia jauregia, Larretxipi kalea, San Juan plaza, Arbelaiz jauregia,... bisitatuko ditugu.
2 orduko ibilaldi atsegina Irungo kaleetan zehar bere ondarea eta historia ezagutuz.
Bisita pribatuak 77 €-tik aurrera, ordutegiak bezeroak aukeratuko ditu.
Muga gatazkarako espazioa izan da beti, baina baita elkartzeko ere, eta bere ondareak eskualdeak bizi izan dituen pasarte historiko askoren berri ematen digu. Behobiatik, Gazteluzarreko gaztelutik, Faisan uhartetik,... XV. mendetik XX.era garrantzitsuak izan ziren eszenak bisitatuko ditugu. Gerra, bakea, ezkontzak, kontrabandoa, erromesak, Velazquez,... izango ditugu hizpide.
Hiri-ibilbidea da, gutxi gorabehera 3 km-ko oinezko ibilbidea duena, zailtasunik gabe, Irungo ondare ezezaguna ezagutzeko.
Bisita pribatuak 77 €-tik aurrera, ordutegiak bezeroak aukeratuko ditu.